XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Saltzaile ibilkariek ere erabiltzen zituzten salmenta tokira iristen zirenean ingurukoek jakin zezaten iritsiak zirela.

Gure herrietan, mota guztietako dei publikoetarako (bandoetarako) halako kornetak erabiltzen ziren (gehienetan pregoilaria udaleko alguazila izaten zen).

Abeltzainek Dula delako horretan, atera behar zituzten herriko abereak biltzeko ere adarren ordez zenbait tokitan halako tresnak jotzen zituzten.

San Telmo Museoan Argia Dantza Taldeak antolatutako Zuberoako Maskaradaren erakusketan, beste soinutresna eta hots tresnen artean halako korneta bat aurkitzen da.

Ituren-Zubietako Zanpantzar konpartsaren zuzendariak, sistima honetako pita duen adar bat jotzen du, taldearen koreografia aldaketak zuzentzeko.

AKORDEOI DIATONIKOA-SOINUTXIKIA-TRIKITIXA

Euskal herri soinutresna berriena.

Akordeoi diatoniko hau XIX. mendearen bukaeran indarrez sartzen da gure Herriko musikaren munduko bazter guztietan, kaletar eta baserritar ingurutan.

Baina azkeneko honetan lortzen du herrikoitasunaren kategori edo plaza.

Txistu, alboka eta dultzaina bezalako soinutresna zaharren munduan sartzen da eta neurri handi batean hauen errepertorioa bereganatzen du.

Soinutresna zaharren errepertorioaren eta soinu berri honen errekurtso handiagoaren elkartasun edo nahasketatik musika estilo berri eta berezkoa sortu zen euskal herri musika barruan.

Hau da gaur egun, trikitixa estilo bezala ezagutzen duguna.

Jotzaileek ikasteko erabiltzen duten modua ez da batere akademikoa. Alderantziz, baserritar inguruko txistulari, dultzainero eta albokariek ikasten duten modu berean ikasten dute, hau da, entzunda ezagutzen duten musika eta estilo hori beren kasa ikasten saiatzen dira.

Alde batetik, estilo zaharraren ezaugarri funtsezkoenak mantentzen dituzte eta bestetik polifoniko-armoniko izate horrek aukera ematen die musika hori aberasteko.

Kasu askotan aurreko soinutresnekin aritzen ziren familiak (...)